Denda ofiziala

Deportivo Alavesen utzita aritu diren jokalariak beraien jatorrizko klubetara itzuliko dira

2024(e)ko mai. 28(a)

null

Nota onarekin amaitutako 2023-24 denboraldiaren ondoren, agurren ordua iritsi da. Hori da, hain zuzen ere, aurten Deportivo Alavesen utzita aritu diren jokalarien kasua, denboraldi gogoangarri hau itxitakoan beraien jatorrizko klubetara itzuliz.

Rafa Marin [Guadajoz, 2002/05/19] Erdiko atzelari gaztea RFEF-ko lehen mailatik iritsi zen, Real Madrilek utzita, LALIGA EA SPORTS-en debuta egin eta 33 jokatzeko, horietatik 27 hasierako hamaikakotik abiatuta. Atzelari sevillarra jokalari garrantzitsua bihurtu da eta taldeko bigarren baloi berreskuratzaile gisa amaitu du elitean egin duen bere lehen denboraldia.

Ianis Hagi [Istanbul, 1998/10/22] Glasgow Rangers taldetik iritsia, talde gasteiztarrarekin izan du Espainiako futboleko lehen esperientzia. Liga eta Errege Koparen artean 25 neurketa jokatu ditu, bigarren txapelketa honetan bi gol erdietsiz.

Giuliano Simeone [Erroma, 2002/12/18] Denboraldiaurreko azken neurketan izandako lesio larri batek seko geldiarazi zuen Atletico Madrilek utzitako erasotzailearen Lehen Mailako debutaren denboraldia. Berdegunera itzultzeko eta taldeak gehien behar izan zuen unean ekarpenak egiteko ahalegina, sakrifizioa eta kemena. 628 minutu urdin-zuri gisa eta gol bat LALIGA EA SPORTS-en, Mendizorrotzako mendeurrenaren egunean hain zuzen ere.

Alex Sola [Donostia, 1999/07/09] Errealetik merkatuko azken egunean iritsia, Mendizorrotzan egin zuen debutean bere tokia erasoaren eskuin hegalean zegoela erakusteko. 29 neurketa eta hiru asistentzia gazte donostiarrarentzat.

Samu Omorodion [2004/05/05] Lehen Mailako denboraldiko ezustekoetako bat. Melillan jaio baina Sevillan hazitako aurrelaria Atletico Madrilek utzita iritsi zen, elitean eginiko lehen denboraldia zortzi golekin eta asistentzia batekin osatzeko, talde urdin-zuriko golegile nagusia bihurtuz jokaturiko 34 neurketetan.

El Deportivo Alavés quiere agradecer la profesionalidad y el compromiso de todos ellos y les desea la mejor de las suertes en su futuro personal y profesional.

AKTUALITATEA

Ikusi albiste guztiak

null

2024(e)ko mai. 30(a)

null

2024(e)ko mai. 29(a)

null

2024(e)ko mai. 29(a)

Ikusi albiste guztiak